Baliteke, gaur, Vitoria-Gasteizko zenbait plaza edo parketatik ibiliz gero, mota guztietako oztopoen gainetik jauzi egiten ari diren gazteekin topo egitea. Praktika horri parkour deitzen zaio eta duela 30 urte luze sortu zen Frantzian. Azken urteetan asko hedatu da, bere originaltasunari eta egiten diren mugimendu ikusgarriei esker. Kirol-mota honetan kirolerako arropa aproposa eta edozein oztopori aurre egiteko gogoa besterik ez dira behar.
Hala ere, ez dira asko parkour egiten duten neskak. Gure lurraldeko traceuses (izen hori ematen zaie kirol hori egiten duten emakumeei) oso urriak dira. Zuriñe Ramírez dugu horietako bat. 22 urteko neska horrek txiripaz deskubritu zuen parkour-a eta egun horretatik ez du beste kirolik egin nahi izan. Aste honetan berarekin izan ginen eta bere esperientzia ezagutu genuen. Bide batez, gonbidapena luzatu zigun neska guztioi, berak bezala parkour-az goza dezagun.