Arabako emakumezkoen kirolari laguntzeko gure programa ez da eten bizi dugun garai berezi honetan. Jarduerak berregokitu ditugu, baina gure ustez funtsezkoa da gure lurraldeko emakumezko kirolariak babesten jarraitzea. 20-21 ikasturteko berrikuntzen artean, kirol teknifikaziorako bekak eta futbol entrenatzailearenak daude. Horien bidez, laguntza ekonomikoa helarazi nahi diegu kirol-zuzendaritzaren esparruan prestakuntza jaso nahi duten emakumeei, nahiz UEFAko entrenatzaile titulua lortu nahi dutenei. Beka hori adin eta kirol diziplina ezberdinetako hamalau emakumek jasoko dutela iragarri nahi dizuegu gaur.
Ez da lehenengo aldia Bai nahi dut ekimenak kirol-prestakuntzarekin lotutako ekintzak egiten dituela. Mendizaletasun- eta arbitraje-kongresuak edo masterklaseak antolatu ditugu Arabako hainbat ikastetxetan. Entrenatzaile titulua lortzeko bekei kirol-teknifikazioko bekak gehitu dizkiegu.
Ikasturte honetarako beka jaso duten neska eta emakume batzuekin duela egun batzuk egin genuen argazkiaren eskutik agurtuko zaituztegu.