Ikasturte berriaren iritsieraz, berriz ere ekingo diogu master klaseen gure programari. Hainbat kirolatan aritzen diren emakumezko kirolari arabarrak Arabako ikastetxeetatik ibiliko dira euren historiak partekatzeko, beste neska batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezen. Aurten, waterpoloa, atletismoa, errugbia eta boleibola izango dira kirol protagonistak.
Gure hizlariak
Sokatira
Maider Etxezabal Jarduera Fisiko eta Kirolekoan teknikaria da, eta graduatua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan eta, gaur egun, Bizimodu Osasuntsuari buruzko graduondo bat egiten ari da.
Lagun batek animatuta hasi zen sokatiran eta hiru urte daramatza Badaiotz taldean, eta gaur egun beraiekin ari da lehiatzen. 2017-2018 denboraldian, Euskadiko txapeldun izan ziren pisu handian eta txikian, eta gero, Txinako mundialean, bigarren geratu ziren pisu txikian.
Aurten Herri Kiroletako beste txapelketa batzuetan hartu dute parte eta Euskal Herriko txapela irabaztea ere lortu dute artaburu-bilketan.
Esgrima
Maria Ascasso jakinminak bultzatuta hasi zen kirol honetan, telebistan ikusi zuen egun batean eta probatu nahi zuela esan zuen etxean. Geroxeago, izena eman zuen eta ordutik darama esgrima egiten. Zuzenbidea ikasten ari zen bitartean entrenatzaile ikastaroak ere egin zituen, eta horrek, Gasteiz Esgrima Klubeko entrenatzailea izatea ahalbidetu dio. Bere entrenamendu pertsonalak eta klubeko beste talde batzuenak bere abokatu lanarekin uztartzen ditu.Maila nazionalean lehenengo hamar ezpatarien artean kokatzea izan da bere lorpen handiena, eta bera izan da hori Euskadin lortu duen lehendabizikoa. Horri esker, munduko kopa bitan hartu du parte eta Europako beste bitan.
Paula Bocos Laconcha esgrima egin baino lehen beste kirol asko egin zituen, esaterako, hipika, judoa edo futbola. Egun batean, bere amak esan zion: “Zergatik ez duzu esgrima probatzen?”. Horrela hasi zen kirol horretan, 2015ean, eta han ezagutu zuen Maria, bere entrenatzailea izan dena ordutik aurrera. Laster federatu zen, eta bere egungo klubarekin entrenatzen hasi zen. Klub horretan hain ondo zaindua sentitu denez, esgrima kirol hutsa izatetik bere eguneroko jarduera garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da. Gaur egun, kirol horretako epaile nazional titulua du, neska-mutil taldeak entrenatzen ditu, eta erakustaldi asko egin ditu, bera liluratu zuen kirol-arlo hori ezagutzera emateko helburuz.
Karatea
Eider Cardeñosa 10 urte zituela hasi zen karatea egiten, bere auzoko auzo-etxean, astean bi egunetan. Institutuan zela, lehiaketetan hasi zen. Kirol askotan egin zuen proba: igeriketa, futbola, saskibaloia, txirrindularitza, gimnasia erritmikoa, euskal dantzak … baina karateak hasieratik harrapatu zuen.
Parte hartu zuen lehenengo txapelketetan ez zuen emaitza oso onik lortu, baina bai esperientzia izugarriak. Duela sei urte lotu zuen bere lehenengo podiuma nazioarteko lehiaketa batean, eta une hartan, zerbait aldatu zen bere buruan. Hala nahi izanez gero, gauza askoz gehiago lor zitzakeela konturatu zen. Ahaleginaz eta konstantziaz, maila onari eutsi dio, esperientziaz eta bizipenez betea.
Duela lau urte, Espainiako txapelketa irabazi zuen eta hirugarrena geratu zen Europakoetan. Zenbait nazioarteko kopa ere irabazi ditu: Kroazian, Austrian edo Hungarian, baina benetan harro sentiarazten dute espiritu handiena zuen lehiakidea izateagatik irabazitako sei sariek; lau nazioartekoak dira eta beste biak nazionalak
Pala
Ane Ibañez Monton
10 urterekin palaz jokatzen hasi zenean, bere helburu bakarra lagunekin egotea eta ongi pasatzea zen. Adin horrekin ezin zuen ezta imaginatu ere egin, gaur egun, 2 aldiz euskadiko txapeldun, 3 aldiz espainiako txapeldun eta mundu kopan brontzea izatea lortuko zuenik.
Eska ezazu master klase bat
Zure ikastetxean master klase bat ematea nahi izanez gero, idatz iezaguzu info@siquiero.eus postara edo dei iezaguzu 647566579 telefonora..