Bai, Nahi Dut gure programa abiarazi zenetik egin dugu Arabako kirolean emakumearen presentzia bultzatzearen aldeko apustua. Gure hurrengo urratsean, talde baten kirol-zuzendaritzan emakumearen papera sustatzea dugu helburu. Horretarako, Arabako Futbol Federazioak, entrenatzaileen Eskola Nazionalaren bitartez, futbol entrenatzaile izateko antolatzen dituen ikastaroetarako neskentzako bekak abiaraziko ditugu.
Kirol tituluei buruz aplikagarria den estatuko legedian eta UEFA Coaching Convention 2015etik eratorritako zuzentarauetan xedatutakora doitzen da ikastaroa. Era berean, RFEFren Estatutuetan eta Araudi Orokorrean eta deialdi honetako oinarrietan eta erantsitako dokumentuetan araututakoari jarraitzen zaio.
Futbol Oinarrizko Entrenatzaile Federazio Ikastaroaren formazioa, dagokion diploma lortzeko ikasketen bitartez, modalitate horretako ikasleei, Futbol Federazioek eremu autonomikoan eta RFEFrenean antolatutako lehiaketetan, euren lana gaitasun tekniko eta profesionalaren bitartez burutzea ahalbidetuko dieten beharrezko ezagutzak eta trebetasunak hartzea bermatzen duen prestakuntza ematean datza.
Vital Fundazioaren bekek federazio-ikastaroaren % 75era arteko estaldura izango dute. Eskatzaileek Araban jaiotakoak izan beharko dute edo lurralde historikoan erroldatuta egon beharko dute duela hiru urtetik. Azken baldintza hori betetzen ez badute, gaur egun federazioko begirale, kirol-entrenatzaile edo kirolari lizentzia izan beharko dute Arabako klub, elkarte edo kirol-eskola batean, eta, gainera, gutxienez hiru denboralditan funtzio bera beteta izan beharko dute klubetan, elkarteetan edo eskoletan.
Eskaera egiteko epea 2020ko urriaren 10ra arte izango da zabalik. Egin ezazu albait arinen, leku-kopuru mugatua da eta!