Emakumezkoen kirola Araban egitarauaren aurkezpena Txapelketak

Estadio Fundazioan

Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2022 Egitarauak lau proiektu ditu, hau da, eskola kirolaren eremua, kale ekintzak, gizarte kontzientziatzea eta prestakuntza, ekintza eta ekimen ugariren bitartez.

Estadio Fundazioa

Ordua: 11:00etatik 15:00etara.

Lehendabiziko jarduera ESTADIO FUNDAZIOAN izango da, IGANDEAN, MARTXOAK 25, 11:00ETATIK 15:00ETARA. Arabako Futbol Federazioaren eta Arabako futbol arloko profesionalen laguntza ere izango du ekitaldi horrek.

Izena emateak

Izena emateko epea amaitu da. Kategoria bakoitza lau taldez osatuta egongo da.

Talde bakoitzak bost jokalari izango ditu.

Taldeak 9 eta 16 urte arteko neskez osatuak izango dira, eta neskez baino ez. Kategoriak honako hauek izango dira:

  • Benjamin (2008-2009an jaioak)
  • Kimuak (2006-2007an jaioak)
  • Haurrak (2004-2005ean jaioak)
  • Kadeteak (2002-2003an jaioak)

Jokalari bat adinez dagokion kategoriaren jarraian goitik duen kategoriako talde batean integra dadila onartuko da. Kontrako kasua, ordea, ez da onartuko, hau da, jokalari batek adinez dagokionaren azpiko kategoriako talde batean jokatzea. (Antolakuntzak, kasu bereziren batean, kontrakoa erabaki ezean).

Zatoz Emakumezkoen Kirol Jardunaldira!