Emakumezko arbitro eta entrenatzaileentzako lehenengo jardunaldiak, jokalari eta kirolari izateaz gain, emakumea beste kirol-estamentu batzuetan ere sustatzeko helburuari jarraiki sortu ziren. Emakumezko erreferenteak ikusarazi nahi ditugu arbitrajea eta kirol-tekniken kategorietan.
Horretarako, bi eguneko programa aurkezten dizuegu. Programa horretan bi modalitateetan nabarmendutako emakumezko zenbait figura izango ditugu. Proiektu hori Internet bidez baino ezin daiteke jarraitu, bai webgune honetatik, bai Youtubeko gure kanalean, bai Facebookeko gure orrian.
Emakumezko arbitroentzako eta entrenatzaileentzako jardunaldiak 2020ko ekainaren 25ean eta 26an egingo dira. Ez galdu aukera!
Programa
Osteguna, ekainak 25: Emakumezko arbitroak
16:30 – Jardunaldien inaugurazioa, Jon Urresti Vital Fundazioko presidentearen eskutik.
16:35 – Prestakuntza-saioa: “Zer arbitratzen ari zara? Emozioen kudeaketa arbitrajean”, Paco Vazquezekin
Paco Vazquez nazioarteko arbitroa da, mundialista eta hockeyko olinpikoa. 15 urte zuela hasi zen arbitratzen, 23 urte zuela nazioartekoa izan zen eta gaur egun 100 partida baino gehiago ditu (Golden Whistle) Nazioarteko Senior taldean. Arbitrajearekin maiteminduta eta oso zalea, gaur egun sherpa lanetan dihardu, hau da, arbitroen aholkulari, arbitroen belaunaldi berriei jokoari hobeto zerbitzatzen laguntzeko.
17:15 – Mahai-ingurua: “Emakumezkoen futbol-arbitrajearen iragana, oraina eta etorkizuna”, Marisa Villa, Rosa Bonet eta Marta Huertarekin
Marisa Villa: Arbitro ohia, Arbitroen Batzordeko Batzorde Teknikoko kidea eta Espainiako Futbol Federazioko Emakumezkoen Arbitrajeko arduraduna da. Gizonezkoen eta emakumezkoen Lehen eta Bigarren Mailako arbitroei zuzendutako zereginak antolatu eta koordinatzen ditu eta FIFAko instruktorea ere bada. Bere bosgarren joko olinpikoetara joatekoa zen aurten, Tokio 2020an.
Rosa Bonet: Emakumeek edozein kategoriatan arbitratzeko FIFAren debekuaren aurka borrokatu zen Espainiako lehen arbitroa izan zen. Garaiak eskatzen zizkion oztopo eta baldintza guztiak gainditu zituen – burokratikoak baino sozialagoak – eta, azkenik, 1980ko irailaren 1ean lortu zuen bere karneta (garai hartako Gaztelako Elkargoko 290. zenbakia), hartara, Espainiako Futboleko lehenengo emakumezko arbitro bihurtu zen.
Marta Huerta: Espainiako Emakumezkoen Lehen Mailako emakumezko futbol-arbitro espainola da.
Espainiako emakumezkoen futbolaren maila gorenera igo zen 2017an. Urte horretan, Espainiako Emakumezkoen Lehen Maila emakumezko arbitroek soilik zuzendu zezaten sortu zenean. 2018ko ekainaren 2an, Erreginaren Futbol Kopako 2018ko finala arbitratu zuen. 2019an, Bigarren B Mailako partida bat arbitratu zuen lehenengo emakumea bilakatu zen.
17:55 – Alhambra Nievasi elkarrizketa
Alhambra Nievas nazioarteko errugbi arbitroa ohia da, errugbi jokalari ohia eta Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan emakumezkoen errugbiko finala arbitratu zuen. Jarduera horri eta 2016. urte osokoei esker Nazioarteko Federazioak (World Rugby) ‘Urteko Arbitro’ titulua eman zion 2016an, 2015ean ere sari horretarako izendatuta egon ostean. 2018ko udan arbitrajea uztea erabaki zuen, World Rugby nazioarteko federaziotik errugbiaren kudeaketan aritzeko.
Ostirala, ekainak 26: Emakumezko entrenatzaileak
16:30 – Jardunaldien inaugurazioa, Jon Urresti Vital Fundazioko presidentearen eskutik.
16:35 – Prestakuntza-saioa: ‘Coaching emozionala’ Iciar García Peñarekin
Iciar Garcia Peña Vitoria-Gasteizko Araski saskibaloi klubeko entrenatzaile mentala da. Filologia Erromanikoan lizentziatua da, Hizkuntzaren Ontologian eta Coaching Ontologikoan aditua (kirolaren esparrua). Hainbat federaziotarako entrenamendu mentaleko prestatzailea izan da.
17:15 – Mahai-ingurua: ‘Emakumezko zuzendari teknikoak: emakumeak kirol-zuzendaritzako postuetara sartzea, erreferenteak’ Made Urieta, Anna Montañana eta Azu Muguruzarekin
Made Urieta: Amurrion jaioa, Made saskibaloi jokalari ohia da eta gaur egun Araski AES saskibaloi taldeko kirol zuzendaria, entrenatzailea eta zuzendaritzako kidea da (zuzendariordea). 2016an, 2019an eta 2020an emakumezko urteko saskibaloi entrenatzaile onenaren saria jaso zuen. Aldi berean, saskibaloiko selekzio nazionaleko teknikarien taldeko kidea da.
Azu Muguruza: Donostiarra eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da, eta Ibaeta Kirol Klubean egiten du lan, izan ere, kluba sortu zenetik da bertako entrenatzailea. Lehenengo emakumezko entrenatzaile profesionaletako bat da Emakumezkoen Saskibaloi ligan.
Anna Montañana: Espainiako saskibaloi jokalari ohia eta entrenatzailea. 2015ean erretiratu zen Emakumeen Ligako CB Avenidan, 129 aldiz izan zen nazioartekoa Espainiako taldearekin, eta 2009an WNBAn jokatu zuen Minnesota Lynx-ekin. Entrenatzaile laguntzailea da Montakit Fuenlabradan. ACBko, saskibaloiko gizonezkoen liga profesionaleko, entrenatzaile laguntzaile kargua hartu duen lehenengo emakumea da.
17:55 – Montse Tomé-ri elkarrizketa
Montse Tomé: asturiarra eta futbol jokalari profesional ohia da, eta, gaur egun, 17 urtez azpiko Espainiako emakumezkoen selekzioko entrenatzailea da. Kargu hori Jorge Vilda entrenatzailearen laguntzaile lanarekin uztartzen du, Emakumezkoen Espainiako Selekzio absolutuan.
Jardunaldiak Olga Jimenezek aurkeztu eta dinamizatuko ditu, gure inguruko kirol kazetari garrantzitsuenetako batek.