Programa honen ekintzetako bat da kaleko ekintza. Horretarako, Vitoria-Gasteizko erdialdean, maiatzaren 5ean egingo diren txapelketetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ekitaldi honetan, egingo diren kiroletako Arabako Federazioak lankide izango dira.
Izena emateak
Apirilaren 24ra arte izango da izena emateko epea. Kategorien araberako taldeak mugatuak dira.
Talde bakoitza lau jokalariz osaturik egongo da.
Taldeak 9 eta 16 urte arteko neskez osatuak izan beharko dute oso-osorik. Hauek izango dira kategoriak:
- Benjaminak (2009-2010ean jaioak) [Izena eman!]
- Kimunak (2007-2008an jaioak) [Izena eman!]
- Haurrak (2005-2006an jaioak) [Izena eman!]
- Kadeteak (2003-2004an jaioak) [Izena eman!]
Taldeak 9 eta 16 urte arteko neskez osatuak izan behar dute oso-osorik. Onartu egingo da jokalari bat bere adinagatik legokiokeena baino hurrengo maila goragoko talde batean sartzea. Ez da onartuko alderantzizko kasurik, hau da, jokalari batek adinez dagokion maila baino beheragoko mailako talde batean jokatzea. (Kasu jakin batean antolakuntzak kontrako erabakitakoa izan ezik).
Zatoz Vital Fundazioaren Emakumezkoen txapelketetan parte hartzera!