Kirol teknifikazioari buruzko ikastaro ofizialetarako bekak PrestakuntzaPrestakuntza

Gure ‘Bai, nahi dut’ programa abian jarri zenetik, emakumeek Arabako kirolean duten presentziaren alde egin dugu. Gure hurrengo urratsean, emakumeek talde bateko kirol-zuzendaritzan duten zeregina sustatu nahi dugu. Horretarako, beka berriak jarri ditugu abian, neskek kirolean eta egitura teknikoetan, zuzendaritzan edo epaile eginkizunetan duten presentzia indartzeko.

Beka horien bidez, edozein kiroletako ikastaro ofizialen zenbatekoaren % 50 finantzatuko zaie kirol-entrenatzaile, -epaile eta/edo -zuzendari titulua lortu nahi duten Arabako kirolariei. Eskaera egiteko epea irekita dago. Azkar ibili, plaza-kopurua mugatua da-eta!
Orri honetan bertan aurkituko dituzu izena emateko inprimakia nahiz beken oinarriak. Informazio gehiago ere eska dezakezu info@bainahidut.eus helbidera idatziz edo 647566579 telefonora deituz.

Dokumentazioa