2020-2021 Kirol teknifikaziorako bekak Prestakuntza

Bai, Nahi Dut gure programa abiarazi zenetik egin dugu Arabako kirolean emakumearen presentzia bultzatzearen aldeko apustua. Gure hurrengo urratsean, talde baten kirol-zuzendaritzan emakumearen papera sustatzea dugu helburu. Era berean, beka berriak jarri ditugu abian, nesken presentzia indartzeko beste diziplina batzuetan eta egitura teknikoetan, zuzendaritza-egituretan edo epaile eta arbitro eginkizunetan.

Beka horien bidez, edozein kiroletako ikastaro ofizialen zenbatekoaren % 50 finantzatuko da, kirol-entrenatzaile, -epaile eta/edo -zuzendari titulua lortu nahi duten Arabako emakumezko kirolarientzat. Urriaren 10era arte eskatu ahal izango dira beka guztiak.

Beka hauetan interesatua baldin bazaude, informazio gehiago eska dezakezu bai info@siquiero.eus posta elektronikora idatziz, bai 647566579 telefonora deituz.