‘Bai, emakumezkoen kirola nahi dut’ ekimenak aurrera dirau, eta bizi ditugun garai berrietara moldatzen ari da. Gaur, emakumezko arbitroentzako eta entrenatzaileentzako Araban egingo diren lehenengo jardunaldiak aurkeztuko dizkizuegu. Jardunaldiak online izango dira, eta ekainaren 25ean eta 26an egingo dira.
Kirolean emakumeari ikusgarritasuna eman nahi diogu, jokalariaren edo kirolariaren roletatik harago, eta, horrela, emakumezko erreferenteak sortzen lagundu nahi dugu zuzendaritza- eta arbitraje-roletan. Horretarako, oso programa interesgarria garatu dugu Alhambra Nievas, Anna Montañana edo Montse Tomé bezalako pertsona ospetsuen eskutik, adibide batzuk aipatzearren.
Jardunaldien programa osoa ezagut dezakezu webgunean duen fitxan. Gogoratu, esan bezala, ez dira aurrez aurre egingo, eta online egiteaz gozatu ahal izango duzu www.bainahidut.eus webgunean, Facebookeko gure orrian edo Youtubeko gure kanalean.
Emakumezkoen kirola? Bai, nahi dut!