018an abian jarri zenetik, gure kirol-teknifikazioko ikastaro ofizialak egiteko beka-programak 18 bultzada eman zituen Arabako emakumeentzat. 2021eko azaroan beste deialdi bat egin genuen eta ordutik, 23 eskaera berri jaso ditugu, besteak beste, gimnasia, karate edo atletismo modalitateetan.
Programa honen helburua, prestakuntzaren bidez, egitura teknikoetan, epaileetan eta zuzendaritzan emakumeek duten parte-hartzea indartzea da. Beketan interesa duten neskek webgune honetan informazioa jaso eta eskaera egin dezakete.
Beka bat eskuratzeko oinarriak dira: 18 urte baino gehiago izatea eta arabarra izatea edo hiru urtez Araban erroldatuta egotea (edo, bestela, begirale, kirol-entrenatzaile edo kirolarien federazio-lizentzia izatea Arabako klub, elkarte edo kirol-eskola batekin, eta funtzio bera betetzea herriko klub, elkarte edo eskoletan, gutxienez hiru denboralditan).
Ikastaroa egin ondoren, edo ikasturtean zehar, bekaren eskatzaileak praktikak egingo ditu aukeratutako ikastaroko kirol-talde edo klub batean. Kirol kluba bere aukerakoa izan daiteke.
Eskerrik asko programan duzuen interesagatik! Informatzen jarraituko dizuegu 🙂