“Triatloia eta Emakumea” ekimenaren garapena

Vitoria-Gasteizko Triatloiarekin batera garatu dugun gure programako ekimen berri bat aurkeztu nahi dizuegu. Bazenekiten triatloiaren iazko edizioko partaideen artean 10etik 1 baino ez zela emakumea izan? Kopuru horrek gora egin behar du, nabarmen, datozen urteetan.

Vitoria-Gasteizko Triatloia erreferente garrantzitsu bilakatu da lurraldeko kirol-egutegian. Horren erakusgarri aparta dira urterik urtera parte hartzen duten 2.400 kirolariak. Esan dugunez, orotarako kopuruaren % 10 besterik ez ziren izan emakumeak. Etorkizunean emakume triatleta kopurua handitzea du helburu gure ekimenak. Horretarako, komunikaziorako eta sentsibilizaziorako zenbait ekintza garatuko ditugu. Mahai-inguruak izango ditugu eta hitzaldiak ere bai, emakumeak distantzia ertaineko eta luzeko triatloiaren aldeko aukeraketa egin dezaten animatzeko helburuz, horiek baitira Arabako hiriburuko triatloiaren lehiaketa-modalitateak.

Patricia Bueno, Aintzane Argaiz, Nerea Gambra eta Helene Alberdiren parte hartzeari esker prestatu ahal izan dugun testigantza-bideoa utzi dizuegu hemen. Zuen gogoko izan dadila espero dugu!

Eta, nola ez, uztailaren 8an kirol-jarduera garrantzitsu horretaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Zalantza barik, ahalegin, superazio eta emakumezkoen kirola ikusarazteko eguna izango da.