Eider Cardeñosa, karateka

Eider Cardeñosa 23 urteko karateka gasteiztarra da. 2016an Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta 2017an Austriako Open-a Vienan. Gainera, hirugarrena geratu da Karate Europako Txapelketan, bai 2015ean, bai 2016an. Astelehenetik ostiralera entrenatzen du Fitness Gasteiz karate eskolan. Gizarte Lanean lizentziatua da eta egun karate zaletasuna eta lana uztartzen ditu.

Eiderrek lehiatzea du gustuko, eta hori nabaritu egiten da, batez ere borrokaldiak, horretan espezializatu baita azken bi urteetan. Kirol horri esker lortu duen lagun-taldeari eta entrenatzaileen laguntzari esker ez balitz, beharbada, honezkero txapelketa-mailan utzia izango lukeela aitortu digu.

Gizarte langile aritzea ere gogoko du. Adin txikikoentzako zentro batean ari da lanean urtarriletik. Eta umeei klaseak ematea ere bai, baina lan horri utzi behar izan dio, orain lanean eta entrenamenduetan zentratuta baitago. Goizez lan egiten badu, arratsalde osoa ematen du entrenatzen eta alderantziz.

Energia handiko pertsona da, eta ez daki noiz arte iraungo dion. Momentuz, ez du denbora galtzen eta beti ari da zerbait egiten. Karatea arlo korapilatsua dela aitortzen du, baina lotu egiten zaituela. Eta batez ere, asko batzen duela. Horrela lortu du bere nebarekin, karateka bera ere eta orain bere lagunik onena entrenamendu, txapelketa eta elkarrekin bizitako bizipenei esker.

 

Txikitan kirol batean baino gehiagotan aritu zinen. Gogoratzen duzu karateaz interesatu zinen lehenengo aldia?
Karatea ematen zen auzoko kiroldegian. Izena eman nuen eta hasieratik asko gustatu zitzaidan. 3 edo 4 urte eman nituen bertan, nahiz eta gauza handirik ez genuen egiten karate mailan eta are gutxiago lehiaketa mailan. Aldi berean, euskal dantzak egiten jarraitzen zuen, pianoa jotzen eta gauza gehiago.

Hala ere, benetan gogoz ez zinen institutura arte hasi, ezta? Zer aldatu zen kirol horrek erakarri zintzan?
DBH 2. mailan sartu nintzen gimnasioan, institutua alboan nuelako. Hemen entrenatzen hasi nintzenean, liluratu egin ninduen. Exijentzia mailak eta ahaleginak ez zuten zerikusirik auzoko kiroldegiarekin. Astiro-astiro egiten nituen gainerako jarduerak uzten hasi nintzen eta karateari gero eta denbora gehiago ematen joan nintzen.

Erakunde eta gizarte laguntzarik izan zenuen karateka garapenean, zure hastapenetan?
Ez. Gurasoak oso pozik zeuden nire gogoko zerbait egiten ari nintzelako, eta kito. Hortik aurrera, besterik ez.

Zu hasi zinen garaian, bazegoen karatea egiten zuen beste neskarik?
Bai, gimnasioan hasi nintzenean, neska talde batekin elkartu nintzen. Giro oso ona dago, beraz, entrenamendu talde bat egin genuen eta gero txapelketetarako ere bai. Talde nahiko handia ginen, neska-mutilena, eta orain neskak baino ez gara geratu.

Mutilak erortzen joan dira, lan kontuak direla eta. Baina, gutako batzuek ere lan egiten dugu, eta jarraitzen dugu. Hemen lehiaketa-taldea emakumezkoena da % 100.

Patadas de karate

Eider Cardeñosak karate ostiko bat praktikatzen

Argi dut karatea kontaktu fisikoa eskatzen duen kirola dela eta laster erretiratuko naizela, nire osasuna zaindu nahi dut eta. Baina entrenatzen jarraituko dut, oso gogoko dut eta.

Lehiatzea gogoko duzu?
Oso gogoko. Kirola bera oso gogoko dut. Kirolagatik hasi eta geratu nintzen, baina gimnasioan beti bultzatu gaituzte lehiatzera. Argi dut karatea kontaktu fisikoa eskatzen duen kirola dela eta laster erretiratuko naizela, nire osasuna zaindu nahi dut eta. Baina entrenatzen jarraituko dut, oso gogoko dut eta.

Zer sentitzen duzu lehiatzen zarenean?
Adrenalina hori da menderatzen nauena. Pizgarria lehiaketa da, helburu baten atzetik entrenatzea. Eta ez bakarri lehiatzeko unea, dena da. Gu suertedunak gara, lagun talde egin dugu, elkarrekin bidaiatzen dugu eta esperientziak partekatzen ditugu.

Zuretzat, lehiatzea zure mugak gainditzeko forma bat da?
Eta hori da gauzak kostata lortzen direla, sakrifizioa eskatzen duela. Saria ikustea edo ez ikustea, baina badakit iritsiko dela. Txapelketa honetan ez bada, hurrengoan izango da. Lan eginez gero, dena iriste delako. Pizgarri horrek erabat menderatuta nauka.

 

Txapelketa baten ostean, gainetik tren bat igaro zaidan sentsazioa izaten dut

Txapelketa baten ostean, denboraldi bat ematen duzu entrenatu barik?
Buruak deskonektatu egin behar du eta kolpeak pasatu, bestela, kalte egiten dute. Egun batzuk ematen ditugu entrenatu gabe; izotz asko, ibuprofenoa kolpeen arabera edo handituta badago, voltarem. Osasunari dagokionez, kolpe guztiak zaindu behar dira eta, batez ere, buruari atsedena eman.

Lehiaketa baten ostean, minik dago?
Bai, txapelketa baten ostean, gainetik tren bat igaro zaidan sentsazioa izaten dut, beltzuneak aurkitzen noa …

Eta borrokaldian bertan, mina sentitzen duzu?
Adrenalinari esker, gehienetan ez du hainbesteko mina ematen. Mina ematen du, baina min hori kontrola dezakezu. Mina kanpoan naizenean eta hotz geratzen naizenean etortzen da. Ikusi egiten da: gorriuneak hasten dira, beltzuneak … Normalean, zenbat eta min handiagoa izan, hainbat eta borrokaldi gehiago egin ditudala eta hobeto joan zaidala esan nahi du.

Nola lantzen duzu mina aurretiaz?
Lan handia egin behar da mentalki. Entrenamenduetan saiatzen gara gogortzeko lana egiten, hau da “jo zaitzatela utzi” behar duzu. Ez indar osoz, baina ohitu egin behar da.

Nola jasaten ditu buruak kolpe horiek?
Inkontzienteki, urteen joan-etorrian ikasten ari naiz. Dena da lan mentala. Badakit min ematen didala, baina, noraino?, Jasan dezaket? Bai, noski, hortaz, zergatik ez dut egingo aurrera?

Badaude min izugarria ematen dizuten kolpeak, KOak etortzen dira orduan. Edo wasari-ak, KO erdiak edo. Hori gertatzen da, eta askotan gainera, hori “bilatzen” baita irabazlea izateko zuzenean. Eramaten da eta ikasten da.

2017ko Vienako Open-ean eta 2015eko eta 2016ko Branko Bosnia memorialean espiritu handiena duen lehiakide izendatu zaituzte. Azal iezaguzu zer baloratzen den mota horretako txapelketetan eta zer den karateka batentzat.
Oso baloratua da. Zaila da erabakitzea nork duen espiritu handiena. Baina, batez ere ikusten denaren araberakoa da. Arbitroek ahalegina egiten eta aurrera egiten duen pertsona balioesten dute. Zentzu horretan beti izan naiz indartsua.

Ez naiz pertsona oso teknikoa, hori da hobetu behar dudana. Baina buru eta espiritu mailan beti izan dut oso argi. Ez dut amore ematen. Garaikur bat da eta ilusio gehien egiten didan lorpenetako bat da. Lehenengo postuak baino balio handiagoa duela uste dut. Norbaitek bide onetik noala esan dezala, nahiz eta onena ez izan.

Entrevista a la karateca Eider Cardeñosa

 

Zure bizitzan integratzen duzu karatearen filosofia?
Bai, asko ematen dit. Karatean, hasieran, ez da ezer irabazten. Zerbait txarto ateratzen denean, aukera 2 daude: uztea edo aurrera egitea emaitzak lortu arte. Eta horrek bizitzakoa arlo guztietarako balio du. Gauzak ez datozela zerutik erakutsi dit (hori nire gurasoek ere irakatsi didate, txikia nintzenetik).

Karateak irakasten dizuna, nola aplikatzen duzu zure eguneroko bizitzan?
Benetan ahalegintzen banaiz, denak du saria. Amore ematen ez badut eta etsitzen ez banaiz, dena lortuko dut; neurri batean edo bestean, lehenago edo geroago. Egiten dudanarekin kontsekuente izateko diziplina hori, ordutegiari eustea … Gero nire eguneroko bizitzarako balio didan ezaugarri multzo hori.

Egunen batean entrenatzeko gogorik ez baduzu, zer egiten duzu?
Etortzera behartzen dut neure burua. Egunen bat kenduta, entrenamenduen % 95, gogorik ez badut ere, etorri egiten naiz eta barrena hustuta itzultzen naiz. Dena geratzen da tatamitik kanpo eta % 100 berriztuta irteten naiz.

Nola baloratzen duzu zure orain arteko karrera?
Jende guztiak bezala, gorabeherak izan ditut. Baina oso ondo joan zaidala esango nuke. Iaz pisuen araberako Munduko Koparako aurre hautatua izan nintzen. Karate Europako Txapelketan berriz ondo eginez gero, eta podioa lortzen banuen, Munduko Kopara eramango nindutela esan zidaten. Danimarkako txapelketara iritsi nintzen eta lehenengo errondan kanpoan geratu nintzen.

Nola hartu zenuen?
Ez ninduten hautatu eta arantza hori geratu zitzaidan. Hurrengo urtera arte itxaron beharrean, Austriako txapelketa zegoela ikusi nuen eta hara joan nintzen. Eta lehenengo errondan, Danimarkan irabazi zidan neskarekin egin nuen topo (eta Eiderrek irabazi zuen).

Ahalegin handia egiten du karatean, baina bizimodu erabat normala egiten dut.

Asteburuetan, bizimodu normala egiten duzu?

Ahalegin handia egiten du karatean, baina bizimodu normala egiten dut. Parrandan irteten naiz, baina ez dut edaten. Eta hurrengo egunean, izorratu eta korrika egitera irteten naiz. Ohiko gauzak egiten ditut, baina neurrian.

Karateaz gain, baduzu bestelako? Baduzu bestelako jardueretarako astirik?
Oso gustuko dut kirola orokorrean eta klaseak ematea. Baina pertsona nahiko traketsa naiz. Egiten dudan kirolerako nahiko koordinazio dut eta malgua naiz. Baina era berean, traketsa naiz. Asko erortzen naiz, behaztopatu egiten dut. Baloiaz egiten diren kiroletan oso txarra naiz (barreak). Dena gustatzen zait, baina era berean, denetan naiz txarra. Irakurtzea ere oso gogoko dut eta gizarte arloa, hor da ikasi dudana eta oso erakargarria egiten zait.

Txikitan, Karatean hasi baino lehen, beste kirol batzuk egin zenituen. Egun beste kirolik egiten al duzu? Gustatuko litzaizuke?
Sarri pentsatu dut, baina ez dakit zer esan. Karatean jarraituko dut, baina beste jarduera batzuekin uztartuko dut, esaterako, Body Jump. Oso gogoko dut. Baina ez dut uste hainbeste harrapatuko anuen ezer egongo denik. Hala ere, sekula ez dakizu …

Kirolaren bat jarraitzen duzu zaletu mailan?
Ezetz esango nizuke. Etxean karate borrokaldiak ikusten ditut, baina beste kirolik ez.

Ez dago horretatik bizitzerik, eta gainera, praktikatzeko egoera pribilegiatua izan behar duzu.

Okinawa irletara bidaiatzea gustatuko litzaizuke, XVI. mendean karatearen sorleku izan zen tokira?
Ez da buruan dudan zerbait. Badut bidaia bat egiteke karateko kideekin, Japoniara joatea, 4 urterik behin egiten den Karate Munduko Txapelketara, hain zuzen ere. Europatik asko ibili naiz, txapelketak direla eta, beraz, Europatik kanpo joatea gustatuko litzaidake.

Zure ustez, zer galduko zenukeen karateka izan ez bazina?
Sarri pentsatu dut horretan. Izaera oso bestelakoa izango nukeela uste dut. Ni ez nintzen honelakoa, pasotagoa nintzen, alferragoa. Eta orain geldiezina naiz. Denbora gehiago emango nukeen parrandan, lagunekin kalean, entrenatzen aritu beharrean, baina sekula ez dakizu …

Nire iritziz, gauza asko faltako zitzaizkidakeen nire bizitzan pertsonalitateari dagokionez, hemen aurkitu dudan jendea, ahalegintzeko arrazoia eta helburuak izatea. Nahiz eta hori guztia, beste nonbait aurkitzen saiatuko nintzatekeela uste dudan.

Karatea egitetik bizi daiteke?
Ez. Nire kasuan, Espainiako Federazioak ordaintzen didan Europako Karate Txapelketa kenduta, ez didate ezer ordaintzen. Kroaziara joan nahi badut txapelketa batera, nire poltsikotik ateratzen da. Pribilegiatua naizela pentsatzen du, gastu horiek egin ditzakedalako. Nire lanari esker, eta lehen, ematen nituen klaseei eta nire gurasoen laguntzari esker, beti lagundu didate eta. Ez dago horretatik bizitzerik, eta gainera, praktikatzeko egoera pribilegiatua izan behar duzu. Sakrifizio handia eskatzen dio familiari. Zaletasun hutsa da.

Zer gomendatuko zenioke neska edo nerabe bati karateka izan dadin?
Ondo pasa dezala. Irakasle izango dituen pertsonen eragin positiboa har dezala eta burua irekitzea. Edalontzi osoa hustutzea, gure entrenatzaileak esaten digunez, eta berriz betetzea. Eta ondo pasatzen ez badu, utzi dezala. Agian, ez da berarentzat izango. Baina, benetan gogoko badu, ez dezala amore eman. Arlo oso zaila da. Eta emaitzak ez dira ikusten luzaro aritu arte. Benetan gogoko badu, saiatua izan behar du.