Abian dira gure masterclasseak!

Atzo estreinatu genuen ikastetxeetan emango den masterclasseen gure zikloa. Neskak kirolean parte hartzera bultzatzeko helburuz eta emakumezkoen kirolari balioa emateko, hainbat emakume kirolari arabar lurraldeko ikastetxe eta ikastolatatik ibiliko dira. Zuriñe Ortiz de Mendibilek eta Ixone Osabak, Gasteizko Aurrera taldeko jokalariek, atzo eman zuten lehendabiziko hitzaldia Urkide ikastetxean. Kirola egiten eta eliteko kategorian lehiatzen bizi izan dituzten esperientziak partekatu zituzten masterclassean.

Masterclass bat antolatu nahi duzu? Gurekin harremanetan jar zaitezke, info@siquiero.eus helbidera idatzita edo 647566579 telefonora deituta.

Hurrengo masterclassean ikusiko dugu elkar!

Galeria