Emakumezkoen futbol txapelketa Txapelketak

Adurtza Ikastola (Vitoria-Gasteiz)

Programa honen ekintzetako bat da kaleko ekintza. Horretarako, Adurtza ikastolan, irailaren 10ean, astelehenean, 16:00etatik 19:00etara egingo diren txapelketetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ekitaldi honetan, Arabako Futbol Federazioa lankide izango da.

Izena emateak

Irailaren 5ra arte izango da izena emateko epea eta kategorien araberako taldeak egongo dira.

Talde bakoitza zazpi jokalariz osaturik egongo da.

Taldeak 9 eta 16 urte arteko neskez osatuak izan beharko dute oso-osorik. Hauek izango dira kategoriak:

Taldeak 9 eta 16 urte arteko neskez osatuak izan behar dute oso-osorik. Onartu egingo da jokalari bat bere adinagatik legokiokeena baino hurrengo maila goragoko talde batean sartzea. Ez da onartuko alderantzizko kasurik, hau da, jokalari batek adinez dagokion maila baino beheragoko mailako talde batean jokatzea. (Kasu jakin batean antolakuntzak kontrako erabakitakoa izan ezik).

Irailaren 10ean ikusiko gara! Anima zaitez!🤗