17/18 Arabako kirolarien masterclass Prestakuntza

Vitoria-Gasteizko hezkuntza zentroetan

Arabako emakume kirolariak lurraldeko ikastetxeetara hurbilduko dira euren historiak eta eliteko kirolaren arloan bizitako esperientziak ezagutzera emateko. Euren kirol-ibilbidea emakumezkoen kirola hobeto balioesteko izango da interesgarria, baita beste neska batzuk animatu eta Arabako kirol-ehunaren partaide aktibo izan daitezen ere.

Hizlariak

Zuriñe Ortiz de Mendibil

Zuriñe Ortiz de Mendibil

Zuriñek 22 urte ditu eta futbol jokalaria da. Hamar denboraldi daramatza Gasteizko Aurrera taldearen kamiseta janzten, eta hamar horietatik zortzi lehenengo taldean egin ditu. Hainbat kategoriatan lehiatu da Euskadiko selekzioarekin, eta Sub 18 kategorian Espainiako txapeldunordeak izan ziren. ADE karrera ikasi zuen Zuriñek eta, gaur egun, bankako kudeatzaile egiten du lan. Lana eta eliteko kirola uztartzen ditu.

Ixone Osaba

Ixone Osaba

Ixonek 22 urte ditu eta erdilari postuan jokatzen du futbolean. Ez dio futbolean jokatzeari utzi 9 urte zuenetik, ikastetxean lehenengo eta Aurreran gero. Ixonek Arabako selekzioan jokatu du, baita Euskadiko Sub 18 selekzioan ere, Gaur egun bere kirol-arloa eta Medikuntzako unibertsitate-ikasketak uztartzen ditu.

Eska ezazu masterclass bat

Zure ikastetxean masterclass bat eman dadila nahi baduzu, idatz iezaguzu info@siquiero.eus helbidera edo deitu 647566579 telefonora.

Egutegia

  • Maiatzak 16: Urkide Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Maiatzak 18: Urkide Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Maiatzak 23: Sagrado Corazón (Vitoria-Gasteiz)
  • Maiatzak 25: Zabaleko Ikastetxea (Amurrio)
  • Maiatzak 29: Urkide Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Maiatzak 12: Sagrado Corazón (Vitoria-Gasteiz)