3×3 futbol txapelketa Txapelketak

Vitoria-Gasteizko Plaza Berrian

Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2022 programak lau egitasmo ditu eta esparru hauek biltzen ditu: eskola kirolaren, kaleko ekintzen, gizartearen kontzientziazioaren eta ekintza nahiz ekimen ugarien bidezko prestakuntza.

Informazioa

Programa honen ekintzetako bat da kaleko ekintza. Horretarako, GASTEIZKO PLAZA BERRIAN, APIRILAREN 22AN, IGANDEAN, 11:00etatik 15:00etara egingo diren 3×3 txapelketetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ekitaldi honetan, Arabako Futbol eta Saskibaloi Federazioaz gain, lankide izango dira Arabako emakumezkoen kirol profesionalak.

Inscripciones

Apirilaren 6tik 19ra izango da izena emateko epea. Kategorien araberako taldeak mugatuak dira.

Talde bakoitza lau jokalariz osaturik egongo da ( 3 +1).

Taldeak 9 eta 16 urte arteko neskez osatuak izan beharko dute oso-osorik. Hauek izango dira kategoriak:

  • Benjaminak (2008-09an jaioak)
  • Kimuak (2006-07an jaioak)
  • Infantilak (2004-05ean jaioak)
  • Kadeteak (2002-03an jaioak)

Taldeak 9 eta 16 urte arteko neskez osatuak izan behar dute oso-osorik. Onartu egingo da jokalari bat bere adinagatik legokiokeena baino hurrengo maila goragoko talde batean sartzea. Ez da onartuko alderantzizko kasurik, hau da, jokalari batek adinez dagokion maila baino beheragoko mailako talde batean jokatzea. (Kasu jakin batean antolakuntzak kontrako erabakitakoa izan ezik).

Zatoz Vital Fundazioaren 3×3 Emakumezkoen Kirol Egunean parte hartzera!

Dokumentazioa