Emakumezkoen futbol campus espezializaturako izena emateko epea zabalik dago

Uztailaren 2tik 6ra emakumezkoen futbol campus espezializatu bikaina egingo dugu. Aste horretan, izena ematen duten neskek, futbol-teknika berriak lantzeko aukera izango dute eta sakonago ezagutuko dute euren kirol gogokoena, egingo diren tailer tekniko ugari horiei esker.

9 eta 16 urte arteko neskentzat diseinatua, campusa Agurainen egingo da eta Arabako Arbitro Batzordeko kideak eta Aurrera nahiz beste klub batzuetako entrenatzaileak diren emakumez osatutako irakasle-taldea izango dute.

Zer hartzen du barne emakumezkoen futbolaren campus espezializatuak

  • Joan-etorri garraioa Vitoria-Gasteiztik Aguraineraino.
  • Bazkaria barne (egunero).
  • Kirol-arropa (Kamiseta, prakaka, galtzerdiak eta kirol-jertsea).
  • Istripu-asegurua.
  • Jarduera elebidunak.

Izena emateko epea zabalik!

Campusean pare hartu nahi duten neskek ekainaren 11 baino lehen eman beharko dute izena. Mugi zaitez! Leku mugatuak ditugu eta. Webgune honetan bertan duzu emakumezkoen campusari buruzko informazio gehiago 😉

Galeria