Prest futbol eta saskibaloiko 3x3rako?

Egin ezazue lekua zuen agendetan. Apirilaren 22an Vitoria-Gasteizko plaza berrian kirolari gaztez beteko duen txapelketa antolatuko dugu. Futbol eta saskibaloiko 3×3 txapelketak bikain jasotzen du emakumezkoen kirola bultzatzeko gure egitarauaren oinarrietako bat, hau da, kaleko ekintza.

9 eta 16 urte arteko neskek hartu dezakete parte, lau kategoriatan: benjaminak, kimuak, haurrak eta kadeteak. Izena emateko epea apirilaren 19ra arte dago zabalik. Izena ematea erabat dohain da 😉

Informazio guztia duzu Txapelketak gure webguneko atalean, eta han eman dezakezu izena futbol eta saskibaloiko 3×3 txapelketetarako.

22an, igandean, elkartuko gara!