Kirol-teknifikazioan prestatzeko beka berriak

Bai, Emakumezkoen Kirola Nahi Dut ekimenetik Arabako kirolean emakumeen presentziaren aldeko apustua egiten dugu, baita emakumeek kirol-zuzendaritzan duten zeregina sustatzearen aldekoa ere. Horretarako, beka berriak ematen ari gara kirolean eta egitura teknikoetan, zuzendaritzan edo epaile gisa nesken presentzia indartzeko.

Beka horien bidez, edozein kiroletako ikastaro ofizialen zenbatekoaren % 50 finantzatuko dugu entrenatzaile-, epaile- eta/edo kirol-zuzendaritzako titulua lortu nahi duten Arabako kirolarientzat. Eskaera egiteko epea zabalik duzu. Korri, plazak mugatuak direlako!

Informazio guztia https://www.bainahidut.eus/evento/2021-2022-bekak/ webgunean duzu.