Ez galdu Jon Martínezen ‘Mendia femeninoan’

Bai, Emakumezkoen Kirola Nahi Dut ekimenetik ‘Mendia femeninoan’ gomendatzera gatozkizue, Jon Martínez artista gasteiztarraren argazki-proiektua. Mendia bizimodu bihurtu duten emakumeen indarra islatzen du argazkilariak erakusketa horretan. Duela bi urte Bai Mendian ekitaldian gurekin izan zinetenok Jon Martínezen lana gogoratuko duzue, aretoan zehar ikus zitekeen-eta. Oraingo honetan, bere proiektuaz gozatzeko aukera izango da, ekainaren 30era arte, Vital Fundazioa erakusketa-zentroan.

Egileak berak dioenez: “Helburua ez da justizia sozialeko proiektu bat izatea, baizik eta mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko modu bat, kasu askotan ezezaguna den errealitate bat erakusteko modu bat. ‘Mendia femeninoan’ erakusketak berdintasunaz hitz egingo digu, emakumeei buruz hitz egingo digu eta mendiaz hitz egingo digu, mendia erakutsi gabe”.

Vital Fundazioaren webgunean aurkituko duzu erakusketari buruzko informazio gehiago.