COVID-19k eragindako egoerak eta datozen hilabeteei buruzko ziurgabetasunak eraginda, bertan behera utzi dugu emakumezkoen kirol campusa. Ekimen honen hirugarren edizioak ekainaren 29tik uztailaren 10era izan behar zuen Agurainen.
Bi ekimen arrakastatsuren ondoren, ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean Arabako Agurain herrian emakumezkoen kirol-campus berritzailearen beste edizio bat egitea aurreikusita zegoen. Lehen bi edizioetan inguru idilikoa gozatu zuten Arabako berrehun neska baino gehiagok hartu zuten parte. Campusean garraioa, jantoki-zerbitzua eta igerilekua zeuden barne, eta parte-hartzaileek jarduera ugari garatu zituzten, hala nola lankidetza-jokoak eta gynkanak. Aldi berean, beren teknika, indibiduala zein kolektiboa, eta futbolari eta arbitrajeari buruzko ezagutzak hobetu zituzten.
Nobedadeen artean, eta programak gainerako kirolekin duen apustua sendotzeko, Vital Fundazioak abian jarri behar zuen, gainera, emakumezkoentzat baino ez zen kirol anitzeko Arabako lehenengo campus, kasu honetan Langraizen.
COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko egoerak eta datozen hilabeteei buruzko zalantza ugariek eraginda, bertan behera utzi ditugu, parte-hartzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko helburu bakarrari jarraiki.