Arbitraje-saioak emakumezkoen taldeak dituzten klubetan Prestakuntza

Lehenengo denboraldian, eta gure programaren barruan egin genituen jarduera ugariei esker, neska askok futbolarekin eta haren araudiarekin lotutako ezagutza teknikoen arloko arazoak zituztela antzeman genuen. Faltak edo jokoz kanpokoak bezalako kontzeptuez ari gara. Bestalde, gaur egun emakumezko futbol arbitro oso gutxi dago gure lurraldean.

Orduan, lanari ekitea erabaki genuen eta futbolean aritzen diren neskentzako arbitraje-saio batzuk egitea. Emakumezko arbitro bat taldearen entrenamendu batera joaten da, eta bideo-saio bat eta benetako egoerak planteatzen ditu, ezagutzak hobetzen laguntzeko.

Saio horiek helburu bikoitza dute: Arabako emakumezko futbol-jokalariak prestatzea eta futbol-arbitraje arloari buruzko prestakuntzan interesa duten neska berriak erakartzen saiatzea.

Hurrengo saioak

Jarraian zehaztuko diren datetan eta ekipoekin egingo ditugu saioak:

  • Urtarrilak 14 CD Alegria
  • Urtarrilak 15 CD Alegría
  • Urtarrilak 20 CD Ipar Arriaga Gasteiz
  • Urtarrilak 21 CD Nanclares
  • Urtarrilak 22 CD Ansares
  • Urtarrilak 28 CD Aurrera de Vitoria