Leire Garai

Pilota

Irribarretsua, diziplinatua eta ematen duen toke bakoitzean kontzentratuta. Leire Garai seguru sentitzen da pilota punpatzen.

16 urteko neska pilotari hau esku-pilotarako bizi da; horren erakusle da Erromara izan zen DBHko ikasketa-bidaia egiteari utzi ziola, joan den martxoan Emakume Master Cup jokatzeko. Esan beharra dago jokatu eta irabazi ere egin zuela aipatutako lehiaketa hori.

Bere familiaren laguntza du abentura honetan. Ama eta neba ditu botilero edo aholkulari partidetan, ahal duten guztietan. Izan ere, bost urte zituenean hasi zen Leire hormetan jokatzen, neba nagusia ikusten zuelako jokoan.

Txikitatik dago mutilekin entrenatzen ohituta eta bere adineko nesken falta nabaritzen du. Egia esan, pilotan diharduen bere adineko neska arabar bakarra da. Bien bitartean, hunkitu egiten da emakumezkoen esku-pilota txapelketako binakako finala oroitzean

Gaur egun, nebak gutxiago entrenatzen du, unibertsitate-ikasketetan zentratuta dagoelako eta ia atzamar guztiak apurtuta dituelako. Leirek, ordea, profesionala izatea du amets, bere herabetasuna bere pilotari-eskuak babestuz izkutatzen duen bitartean.

Leire entrenatzeko prestatzen ari da bere eskuak, hainbeste sufritu ez dezaten

Zure etxean, kirola egiteko ohitura zegoen zu txikia zinenean?
Bai, nebak inspiratu ninduen. Berak esku-pilotan eman zuen izena eta nik frontoian jokatzen ikusten nuen eta gogoko egin zitzaidan.

Nebak eta biok kirola egiten digu eta berari esker sartu nintzen pilotaren mundu honetan.

Ezustekoa izan zen zure familiarentzat pilotari serioago ekin nahi zeniola jakitea?
Ez. Hasieran nebarekin jokatzen nuen, hortaz, Zaramagako Pilota Eskolan izena emango nuela erabaki genuen, entrenatzeko. Sei urte nituela hasi nintzen eta gaur egun arte.

Eta, zure lagunek zer diote?
Ezer ez, ohituta daude.

Araban pilotan jokatzen duen nire adineko neska bakarra naiz

Nolakoa da entrenamendu egun bat?
Arratsaldean partida badut, goizean atseden hartzen saiatzen naiz. Baina, partidarik ez badut, goizetan korrika egitera joaten naiz eta arratsaldeetan pilotan jokatzera joaten naiz edo gimnasiora. Beti nebarekin.

Astean zenbat egunetan entrenatzen duzu ikasturtean zehar?
Astearte eta ostegunetan ditut entrenamenduak. Astelehen eta asteazkenetan, klaseen ostean gimnasiora joaten naiz. Ostiraletan, batzuetan partida dut edo, bestela, gimnasiora joaten naiz. Larunbat eta igandeetan, partidak.

Zure adineko neskekin entrenatu nahiko zenuke?
Bai, ondo legoke gehiago izatea. Denak dira mutilak, Araban neska bakarra naiz. Ez dago neska nagusiagorik, eta orain hasi da txikiagoren bat agertzen.

Leire pilota punpatzen Vitoria-Gasteizko Ogeta frontoian

Zure iritziz, zeintzuk dira zure pilotari-trebetasunak?
Ez dudala amore ematen eta askotan oso burugogorra naizela (barre egin du, ez baitaki hori ona ala txarra den).

Zergatik nahiago duzu ukitze-pilota (gogorra) jokatzeko?
Txikitatik entrenatzen dudanez mutilekin, euren prozesu bera egin dut. Neskekin goxuarekin -pilota biguna- jokatzen da, baina ez dut gogoko, joko motela delako eta publikoarentzat aspergarria; hala ere, bagara pilota gogorraz jokatzen dugun hainbat neska.

Gainera, goxuarekin okerrago jokatzen dudala uste dut. Nire iritziz neskek pilota gogorragoa sartzen joan behar dugu lehiatzeko, publikoak eskertzen du eta.

Publiko asko egoten da nesken partidetan?
Bai, Emakume Master Cup-en finalean kanpoan geratu zen hainbat jende. Herriko zinema-aretora joan behar izan zuten partida ikustera.
Eta uztaileko Emakume Master Cup-en, San Ferminetako edizioan, 1.200 ikusle inguru bildu ziren.

Leire Foruetako frontoian lehiatzen, Andre Maria Zuriaren txapelketan

Zer sentitu zenuen Emakume Master Cup irabazi zenuenean joan den martxoan?
Poza, izugarri poztu nintzen. Familiarekin ospatu nuen, hortik bazkaltzera joan ginen.

Txapela irabaztea espero zenuen?
Bikotekide oso ona nuen eta oso ziurra. Eman zidan konfiantzaz hobeto joan nintzen partidara. Gainera, ondo atera zitzaigun estrategia burutu genuen. Emakume Master Cup irabazteak boom handia du.

Zer dakarkizu esku-pilotako Euskadiko txapelduna den Leire Etxanizekin jokatzeak?
Oso ziur ikusten dut, ez du behin ere huts egiten. Eta horrek konfiantza ematen dit. Berarekin jokatuko nuela esan zidatenean, izugarri poztu nintzen.

Berak ere mutilekin jokatzen du palaz Bizkaian eta erreferentea da palaz jokatzen duten neskentzat.

Zu baino askoz nagusiagoak diren neskekin jokatzen duzu?
Bai, oraindik ere neska gutxi garelako kategoriatan banatzeko. Emakume Master Cup-en 40 urteko emakumeen kontra jokatu nuen.

Martínez de Irujorekin hitz egin nuen irratian, nire idoloa da, eta negar malkoak erori zitzaizkidan emozioaren emozioz

Martínez de Irujo zure idoloa ezagutu duzu? Zer galdetu zenion?
Bai, duela gutxi izan zen partida batean gu ikusten. Argazkia egin nuen berarekin, baina ez zen ondo atera, dena beltz ikusten baitzen. Partidari buruz hitz egin genuen, baina ni oso lotsatuta nengoen.

Radio Marca-n ere ezustekoa eman zidaten Emakume Master Cup baino lehen. Berarekin hitz egiten utzi zidaten eta animatu ninduen. Negar malkoak erori zitzaizkidan.

Zergatik duzu gogoko Martínez de Irujo?
Orain arte izan den pilotaririk onenetakoa da, onena ez esatearren. Bera beti izan da ikusgarria. Lastima handia eman zidan erretiratu izanak.

Pilota-partidak ikustea gustuko duzu?
Bai, telebistan. Zuzenean ez dut asko ikusterik, Araban ez baitago. Binakakoen Bizkaiko finalera ere joan nintzen.

Zein duzu gogokoago banakakoan ala binakakoan lehiatzea?
Banakakoan. Huts egiten badut, ez dut bikotekidea kaltetzen. Konfiantza handiagoz joaten naiz ez dudalako hainbesteko presioa.

Leire oso kontzentratuta entrenatzen

Urduritu egiten zara txapelketen aurretik?
Torneoaren arabera, ospe handikoa bada, bai, oso urduri jartzen naiz. Esate baterako Antiguon -Donostiako pilota torneoa- oso urduri jartzen naiz, tripako minaz.

Mina izaten duzu eskuetan jokatzen ari zarenean? Asko sufritzen dute eskuek?
Babesa eramaten ez badut, atzamarra apurtuko dudan sentsazioa dut. Ohituta nago, baina pilotari txarto emanez gero, desbideraketa txikia izan arren, nabaritzen dut.

Ikasketetarako eta lagunekin ateratzeko astirik al duzu?
Oso berandura arte ikasten dut. Asteburuetan, partidaren arabera, larunbat goizean badut, agian, arratsaldean atera naiteke. Igandeetan etxean gertzen naiz.

Merezi al du?
Bai, nahi dudana egiten dudalako.

Oraindik ez dago emakumezko profesionalik. Ia enpresek gure aldeko apustua egiten duten

Jokatzen jarraitu nahi duzu? Profesionaletan jokatu nahiko zenuke?
Bai (dio hunkituta), edozein pilotariren ametsa da. Oxala! Oraindik ez dago emakumezko profesionalik. Ia enpresek gure aldeko apustua egiten duten.

Pilotan profesionaletan aritzerik izango ez bazenu, zer egin nahiko zenuke?
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak- Gorputz Hezkuntza edo Irakasle-ikasketak ikasi nahi nuke.

Zer gomendatuko zenioke neska bati pilotari izan dadin? Zer urrats eman behar du hasteko?

Zer gomendatuko zenioke neska bati pilotari izan dadin? Zer urrats eman behar du hasteko?
Ez diezaiola kasurik egin ezin dugula dioen jendeari. Nik txikitatik entzun behar izan dut: “Zuk zergatik jokatzen duzu esku-pilotan?”. Egin ahal du, probatu dezala eta lehiatu dezala. Txikitatik izan dut oso argi eta hemen jarraitzen dut.