Masterklase xume bat baino zerbait gehiago

Gure programako zutabe funtsezkoetako bat prestakuntza da. Prestakuntza hori gure lurraldean emakumezkoen kirolaren garrantzia sustatzeko baliatuko dugu eta giltzarria izango da Arabako neskek kirol guztietan jarduten jarrai dezaten bultzatzeko. Prestakuntza teknikoarekin batera, hainbat dibulgazio-hitzaldi ere garatzen ditugu, aipatutako helburuei jarraiki.

Masterklaseak deritzenak iazko ikasturtean abiarazi ziren eta oso arrakastatsuak izan zirenez, aurten ere horien aldeko apustua egin dugu. Aurten kirol gehiagotara zabaltzea erabaki genuen, eta zenbait kiroletan eskarmentua duten emakumezko kirolari arabarrak hurbildu ditugu ikastetxeetara, esaterako waterpoloan, errugbian, atletismoan edo boleibolean aritzen direnak. Emakumezkoen kirola Araban gehiengodunen kiroletatik harago doalako. Gure arrakasta handienetako batzuk beste kirol batzuek bermatuta etorri dira, eta bide horri jarraitzeko kirol horien aldeko apustua egin eta bultzatu behar ditugu. Hitzaldietan saio parte hartzaile bat dago, neska-mutilek kirola bertatik bertara ezagutu dezaten, hizlarien testigantzei esker.

2018-2019 ikasturteko masterklaseak duela hilabete batzuk abiarazi ziren eta dagoeneko igaro dira gure inguruko zenbait ikastetxetatik. Gaur, hitzaldi horietako batera hurbilduko zaituzteten zenbait irudi ekarri dizkizuegu, zehatz-mehatz gure kirolariek Vitoria-Gasteizko Presentación de María ikastetxean eman zuten errugbi eta boleibolari buruzko hitzaldira.

Eska ezazu masterklase bat zure ikastetxerako

Zure ikastetxean masterklase bat eman dadila nahi baduzu, idatz iezaguzu  info@siquiero.eus helbidera edo dei iezaguzu 647566579 telefonora eta atseginez helduko diogu lan horri.

Galeria