Bai, nahi dut programak lehiaketa-jardunaldi biren eskutik emango dio amaiera bere ibilbideko lehenengo urteari. 2018 honetan, txapelketak, campusak, maisu-klaseak eta beste hainbat jarduera garatu ditugu, Araban emakumezkoen kirola sustatzeko helburuz. Hainbat kiroletan bultzatu dugu emakumezkoen parte hartzea, esate baterako, futbola, saskibaloia, pilota, errugbia edo badmintona, besteak beste.
Abenduaren 29an eta 30ean, Estadio Fundazioaren instalazioak Arabako emakumezko kirolari gaztez beteko dira, 7 kiroletan lehia daitezen. Pilota izango da, hain zuzen ere, kirol horietako bat.
Noiz?
Datorren igandean, 2018ko abenduak 30, 9:00etatik 13:00etara.
Non?
Estadio Fundazioaren instalazioetan.
Modalitateak
Txapelketa honako modalitate hauetan jokatuko da:
- Esku-pilota (goxua) [Eman izena!]
- Pala (tenis pilota) [Eman izena!]
9 urte baino gehiagoko neskei zuzenduta dago.
Izena ematea
Txapelketarako izena ematea erabat dohainik da. Izena emateko epea 2018ko abenduaren 21ean amaituko da eta kategoria bakoitzean onartuko den talde kopurua mugatua da.