Ederto pasa genuen Olarizuko txapelketetan!

Astelehen honetan burutu genuen 2018ko gure hirugarren lehiaketa-hitzordua. Adurtza Ikastolan egin ziren badminton, pilota eta futbol txapelketak eta parte hartzaileek itzel gozatu zuten euren gogoko kiroletan. Berriz ere, zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu, baita Arabako emakumeen kirolari eman diozuen babesa ere. Hurrengo jardueretan lanean hasita gaude, eta bien bitartean, atzo arratsaldeko argazki andana utzi dizuegu hemen.

Hurrengo txapelketara arte!

Emakumeen kirola? Bai, nahi dut.