3×3 futbol eta saskibaloi txapelketak arrakastatsuak izan ziren!

Egun zoragarria atzokoa! Vitoria-Gasteizko bihotzak emakumezkoen kirolaren jardunaldi bikaina bizi izan zuen. 3X3 futbol eta saskibaloi txapelketek parte-hartze arrakasta itzela izan zuten. 170 neska baino gehiago lehiatu ziren igande goiz osoan. Hemendik euren parte hartzea eskertu nahi diegu. Mila esker, neskak!

Hemen duzue txapelketan bizi izandako zenbait une jasotzen dituzten argazkien galeria. Eta, nola ez, gure hurrengo jardueretan ere atzo erakutsi zenituzten poztasun eta gogo berberaz parte hartzen jarrai dezazuen gonbidatzen zaituztegu.

Emakumezkoen kirola? Bai, nahi dut!

Galeria